Help us inform millions of consumers around the world about what they eat

group photo donation 2024
Open Food Facts logo

Please give to our 2026 Fundraiser

Your donations fund the day-to-day operations of our non-profit association:

  • keeping our database open & available to all,
    • technical infrastructure (website/mobile app) & a small permanent team
  • remain independent of the food industry,

  • engage a community of committed citizens,

  • support the advancement of public health research.

Each donation counts! We appreciate your support in bringing further food transparency in the world.

Lagundu Open Pet Food Facts-i

Behar duzun guztia eskaneatzeko joera izatea da! :-)

Maskoten elikagaien industria irekiagoa eta gardenagoa egin al dezakegu? Yes we scan!
Yes we scan!

Edonork lagundu dezake

Egin zaitez gure mundu osoko maskoten elikagaien datu-base kolaboratibo, doako eta irekiaren parte!

Open Pet Food Facts boluntarioek egindako irabazi-asmorik gabeko proiektua da, baina behar zaitugu.

Gehitu produktuak

Erabili Open Food Facts aplikazioa Android edo iPhone -rako, etxeko edo tokiko maskota-dendetako maskoten janari-produktuen barra-kodea erraz eskaneatzeko eta haien etiketen argazkiak igotzeko.

Mugikorretarako aplikazioak batu dira, beraz, orain maskoten janaria, gizakien janaria, kosmetikoak eta beste produktu batzuk eskaneatu ditzakezu Open Food Facts aplikazio beretik!

Smartphonerik ez? Ez dago arazorik: kamera ere erabil dezakezu produktuak zuzenean webgunera gehitzeko.

Instalatu aplikazioa maskoten janariaren gardentasunean laguntzeko

Esaiozu munduari

Gustatzen al zaizu Open Pet Food Facts? Kontatu besteei!

Proiektua zure familiari eta lagunei aurkeztu diezaiekezu, aplikazioa nola instalatu erakutsi eta lagundu, blog sarrera bat idatzi, Open Pet Food Facts sare sozialetan partekatu...

Eta zuzenean aurkeztu! Open Pet Food Facts publiko oso ezberdinei eta testuinguru oso ezberdinetan aurkeztu diegu, eta beti jasotzen dugu erantzun oso sutsua maskoten elikagaien datuak irekita daudenean zer egin daitekeen erakusten dugunean. Aurkezpen-materiala (diapositibak, etab.) dauzkagu, molda ditzakezu edo dauden bezala aurkez ditzakezu ere.

Egin ezazu tokikoa

Gunea eta mugikorreko aplikazioa itzultzen lagun dezakezu, baita aurkezpenak, iragarpenak, etab.

Elkarrekin lan egin dezakegu tokiko maskoten janari marken eta etiketen logotipoak babesteko eta gehitzeko.

Sortu edo batu zaitez tokiko laguntzaileen komunitate bati: gehitu tokiko maskotentzako janari produktuak, bildu lagunak, aurkeztu proiektua tokiko topaketetan eta biltzarretan, etab.


Adituen laguntza behar da

Maskoten Elikagaien Informazio Irekia garatzeak hainbat arlotan ezagutza eta esperientzia espezializatua ere eskatzen du:

  • Proiektu-kudeaketa

    Ideia pilo bat ditugu eta zuk, seguraski, are gehiago. Baina, zaila egiten da behar duen garrantzia ematea, ibilbide-orri bat egitea, eta proiektuak kudeatzea, kide guztiak mugatutako denbora duten bolondresak direnean.

  • Diseinua

    Laguntza behar dugu Open Pet Food Facts webgunean eta mugikorretarako aplikazioan erabiltzaile esperientzia hobea sortzeko, haien diseinua hobetzeko, aurkezpen material eraginkorrak sortzeko, etab.

  • Garapena

    Garapen lan handia dugu egiteko: Open Pet Food Facts backend-ean (Perl eta MongoDB), API-an (JSON), webgunean (HTML5, JS, Foundation) eta mugikorretarako aplikazioan. Our code is on GitHub.

  • Komunitatea eraikiz

    Herrialde guztietako komunitateak eraiki behar ditugu, eta aldi berean, denak globalki elkartu.

    Oso zail egiten da tokiko komunitate bat sortzen hastea bertan ez bagara bizi, beraz, gogotsu laguntzeko dauden kideak aurkitzeko, zure laguntza ezinbestekoa da. Horietako bat al zara?

  • Komunikazioa

    Ez dakigu zer idatzi hemen, lagun gaitzakezu?

    Larriagoa dena, erabiltzaileek, kolaboratzaileek eta berrerabiltzaileek gauza interesgarri asko egiten dituzte Open Pet Food Facts-ekin, bikaina litzateke jende gehiagok ezagutzea. Bereziki, publikoak zeinkomunikabideekin diren harremanak behar ditugu.

  • Proiektu bereziak

    Maskoten elikagaien datu irekien aplikazio interesgarri eta original asko daude, eta landu ditzakegu albaitariekin, maskoten nutrizionistekin, maskoten elikagaien fabrikatzaileekin, ikertzaileekin, unibertsitateekin, eskolekin, animalien ongizatearen aldeko GKEekin, etab. Agian dagoeneko badituzu ideiak? Horrela bada, lagundu iezaguzu aurrera egiten.


Hitz egin dezagun!

Ideia, kemena eta ilusio ugari partekatzen dira gure laguntzaileen komunitatean, bildu gurera!

Hemen dituzu beste laguntzaileak ezagutzeko leku batzuk, hitz egin eta egin lan beraiekin:

  • Slack

    Slack da beste laguntzaile, garatzaile eta berrerabiltzaileekin harremanetan jarri eta elkarrekin lan egiteko modurik onena. Eztabaidatzeko foro bat da zure nabigatzaile zein mugikorretik sar zaitezke. Gure lan egiteko modua goitik behera aldatu du. Mesedez, saia zaitez beheko botoia sakatzen gure Slackera gonbidatua izateko.

  • Foroa

    Gure foroankomunitatearekin eztabaida dezakezu. Leku bikaina da galderak egiteko, maskoten nutrizioari buruzko ideiak partekatzeko eta proiektuetan elkarlanean aritzeko.

  • Wikia

    wiki bat ere badugu, , Open Pet Food Facts eta bere azpiproiektuak elkarlanean dokumentatzeko erabiltzen duguna. We also use the wiki to manage translations and to work on the taxonomies / hierarchies of categories, labels etc.


Open Pet Food Facts-en laguntzeko beste modu asko daude, mesedez batu zaitez gurekin Slack-en (#openpetfoodfacts kanalean) eta has dezagun eztabaida!